2011-11-26

Koloreetako Botika

Kaixo berriz. Gaur, nik asmatutako ipuintxo bat jarriko dizuet post honetan. Ipuin hau, lehen zikloko umeentzat pentsatu dut. Izan ere, historia labur eta interesgarria da. Nire ahotsa grabatu eta PodOmatic web gunea erabiliz sarera igo dut. Beraz, espero dut ipuintxo hau zuen gustukoa izatea. Disfrutatu kondairarekin. Hurrengora arte.



Ipuinaren zirriborroa irakurri nahi izanez gero, egin klik hemen.

2011-11-25

Nire Eskulana

Kaixo guztioi!! Askotan esan dut blog honetan eskulanak egitea erraza dela, baina horaingo honetan, nik neuk egin dudan eskulan bat erakutsiko dizuet nire bideo honetan. Espero dut zuen ikasleekin eskulan hau egitea, izan ere, oso dibertigarria eta entretenigarria da. Besterik gabe eskerrik asko berriz ere zuen arretagatik.

2011-11-16

Pintzela ta kuxina


Kaixo lagunok:
Gaurko sarrera honetan, beste blog interesgarri bat aipatuko dut. Blog honen izena pintzela ta kuxina da. Bertan, nire arreta deitu duen sarrera bat aurkitu dut, eta bertan iruzkin bat utzi dut. Sarrera horretan, artea irakasteko metodo berriztatzailea azaltzen da. Gai honi buruzko informazio gehiago nahi baduzue egin klik argazkiaren gainean eta pintxela ta kuxina blorgean sartuko zarete. Eskerrik asko zuen arretagatik eta hurrengora arte.



Argazkian nire iruzkina irakurri ezin denez, sarrera honetan kopiatu dut:
Kaixo Joneee!!! 
Nik ere arte hezkuntzari buruzko blog bat idatzi dut eta zuk argitaratu duzun sarrera honek nire arreta erakarrik du. Izan ere, oso interesgarria iruditu zait metodologia berri hau. Honetaz gain, txertatu duzun bideoa egokia da proiektu hau hobeto ulertzeko.

2011-11-15

Liburu interesgarria

Kaixooo!!!  Sarrera honetan, ez dizuet inolako azalpenik emango. Gaurkoan, liburu bat aholkatu nahi dizuet. Liburu honen izena “Lapices de cera” da. Liburua gazteleraz dagoen arren, nire blogeko gaia lantzeko aproposa da. Liburu honetan, irakaslearentzat baliagarriak diren argibide batzuk agertzen dira. Kasu honetan, argizariak erabiltzeko teknika eta ariketa ezberdinak azaltzen dira. Nire ustez oso interesgarria da irakasleok ariketa ezberdinak nola egiten diren jakitea geroago umeekin lantzeko, horrela, gure klaseen monotonia apurtuko dugu eta entretenigarriagoak izango dira. Honetaz gain, liburu honetan adibide eta irudi ugari agertzen dira, beraz, liburu paregabea da eredutzat erabiltzeko eta beste era bateko artea ezagutzeko.  Liburu hau ISSUU webgunetik atera dut eta bertan beste liburu asko daude bai arteari buruzkoak eta bai beste edozein gairi buruzkoak, hortaz, webgune horretatik pasatzea gomendatzen zaituztet. Besterik gabe hurrengora arte!





Materiala

Aspaldiko!!! Gaurko post honetan, arte hezkuntzan erabilgarria izango dugun materialez hitz egingo dizuet. Zenbakiekin adieraziko ditut material ezberdinen izenak eta haien definizioa eta material guztiak definitu ondoren, material horien argazkiak jarriko ditut zenbakituta, horrela, definizioa eta argazkia lotzeko gai izango zarete. Berriz ere eskerrik asko zuen arretagatik eta hemen daukazue agindutakoa:

1 Arkatza: Tresna hau gehien erabiliko duguna da. Arkatzari esker, irudikatzeko gai izango dira umeak. Oso erabilgarria da batez ere irudi artistikoak egiteko. 2 Kuterra: Tresna honekin kontu handia izan behar dugu. Umeek pertsona heldu baten laguntzaz bakarrik erabiliko dute eta kartoia ebakitzeko soilik. 3 Artaziak: Umeek erabiltzeko aproposak, hauekin, umeek psikomotrizitate fina landuko dute. Eskulanak egiteko aproposak dira, batez ere papera eta kartulina ebakitzeko. 4 Puntzoia: Haur hezkuntzan lehen hezkuntzan baino gehiago erabiltzen den arren, tresna aproposa da zenbait lan egiteko. Puntzoiaren funtzioa zuloak egitea da. 5 Barra kola: material eskolarra da, beraz, umeek askatasun osoz erabili dezakete inolako arriskurik gabe. Hala ere, kola mota hau papera itsasteko baino ez du balio. 6 Kola zuria: Material hau aproposa da kartoia eta zura itsasteko, baina oso desegokia da paperean erabiltzeko. 7 Zeloa: bi material ezberdin bateratzeko erabiliko dugu. Baita kola erabili ostean errefortzu bezala, kola ondo itsatsita dagoenean zeloa kenduko dugu. 8 Errotulagailuak: gure irudiei kolorea emateko erabilgarria. Errotulagailuak umeekin erabiltzen baditugu kartulina batean margotzeko eskatuko diegu, izan ere, errotulagailuek tuten tintak lohitu egiten baitu. 9 Zurezko margoak: oso aproposak irudi artistikoak koloreztatzeko. 10 Akuarelak: koloreztatzeko material honek uraren laguntza eskatzen du. 11 Argizariak: zenbait ariketa egiteko aproposak, hala ere, asko zikintzen dutenez ez dira egokiak egunero erabiltzeko. 12 Tenperak: eskulanak egingo ditugunean erabiliko dugu soilik. 13 Folio zuriak: Gehien erabiliko dugun materiala da. Bertan hainbat irudi ezberdin egingo ditugu. 14 Kartulinak: zenbait lan edo jarduera egiteko erabiliko ditugu. Baita eskulanak edo 3Dkok figurak egiteko. 15 Plastilina: umeek oso gustuko duten materiala da. Figura ezberdinak egiteko erabiliko dugu.




2011-11-12

Papiroflexia (Origami)


Ongi etorri berriro ere nire blogera!!! Gaur papiroflexiari buruz hitz egingo dizuet. Pariroflexia paperaren bidez artea sortzean datza, hau da, koloretako folioak erabiliz figura ezberdinak sortzea. Arte mota hau Japonen sortu zen orain dela milaka urte. Papiroflexia origami izenaz ere ezagutzen dugu.  Era honetako ariketak egitea oso baliagarria da umeen psikomotrizitate fina lantzeko, izan ere, figura batzuek trebetasun handia eskatzen dute. Honetaz gain, oso aproposa da umeen arreta erakartzeko eta umeen aditasuna bultzatzeko. Teknika hau oso lasaigarria da eta, beraz, letra gabeko musika aproposa erabiliz giro ezin hobea sortuko dugu ikasgelan. Egia da, pertsona gutxik menperatzen dutela origamia, baina badaude bideo batzuk figura ezberdinak nola egiten diren azalduz. Nik lehen hezkuntzan

2011-11-11

Jarduera interesgarria

Kaixo lagunok !!!!!
Gaurko sarrera honetan nire ustez oso interesgarria den jarduera bat planteatuko dut. Horretarako, bete nahi dugun helburua, zenbat denbora beharko dugun jarduera burutzeko eta beste zenbait gauza zehaztuko ditugu jarduera arrakastarekin burutu ahal izateko. Hona hemen nik prestatutako ariketa, espero dut zuentzat baliagarria izatea:


Denbora: 1 ordu
Lekua: arte gela
Taldekatzea: Bakarka
Baliabideak: folioak, margoak eta irakasleak jarriko duen musika
Helburua: Musika eta artea bateratzea umeen adierazpena bultzatzeko kanta bat erabiliz.

2011-11-10

Kolore hotzak eta Kolore beroak

Kaixo berriz!!!! Gaurkoan ere koloreez hitz egingo dugu. Nire ustez, bai haur hezkuntzan eta bai lehen hezkuntzan koloreak oso garrantzitsuak dira. Honetaz gain, koloreek sentsazio ezberdinak transmititzen dituzte. Gaurko sarrera honetan, sentsazio ezberdinei buruz hitz egingo dugu eta horretarako, kolore hotzak eta kolore beroak zer diren azaltzeko ordua heldu delakoan nago.


K.Beroak         
          
K.hotzak
Kolore beroak eguzkia edo suarekin erlazionatuata daudenak dira. Kolore hauek bero sentsazioa ematen dute. 

GORRIA HORIA LARANJA

Kolore hotzak izotzarekin erlazionatuta daude. Kolore hauek ikusterakoan hotza sentitzen dugu eta tristura transmititzen dute.

ZURIA URDINA VERDEA



Kolore Motak

Kaixo guztioi!!!!! Gaur kolore mota ezberdinak ikusiko ditugu. Koloreen artean, hiru mota desberdintzen ditugu. Kolore mota hauek hobeto ezagutzeko nik egindako eskema bat zuekin parteka tu nahi dut. Eskema tamaina handiagoan ikusteko, nahikoa da eskemaren gainean klik egitearekin.






Espero dut eskema hau baliagarria izatea kolore motak hobeto ulertzeko. Hurren arte!!!!

2011-11-08

Nire esperientzia

Kaixo!!!! Artearen inguruan gauza asko ikusi dituzue nire blogean. Baina, kasu honetan, nik artearekiko izan dudan esperientzia pertsonala erakutsi nahi dizuet. Nire bizitzan zehar, artea eskolan baino ez dut landu, hala ere, oso gustuko dut irudiak eta eskulanak egitea. Honela izanda ere, ez dut inoiz eskolatik kanpo inolako ikastarorik edo prestaketa berezirik burutu eta eskolatik kanpo egin dudan guztia nire irudimenari esker sortua da.