Ongi etorri berriro ere nire blogera!!! Gaur papiroflexiari buruz hitz egingo dizuet. Pariroflexia paperaren bidez artea sortzean datza, hau da, koloretako folioak erabiliz figura ezberdinak sortzea. Arte mota hau Japonen sortu zen orain dela milaka urte. Papiroflexia origami izenaz ere ezagutzen dugu. Era honetako ariketak egitea oso baliagarria da umeen psikomotrizitate fina lantzeko, izan ere, figura batzuek trebetasun handia eskatzen dute. Honetaz gain, oso aproposa da umeen arreta erakartzeko eta umeen aditasuna bultzatzeko. Teknika hau oso lasaigarria da eta, beraz, letra gabeko musika aproposa erabiliz giro ezin hobea sortuko dugu ikasgelan. Egia da, pertsona gutxik menperatzen dutela origamia, baina badaude bideo batzuk figura ezberdinak nola egiten diren azalduz. Nik lehen hezkuntzan
lantzen nuen teknika hau eta ikasle guztiak zur eta lur entzuten genituen irakasleak ematen zizkigun argibideei. Beraz, nire ustez papiroflexia psikomotrizitatea lantzeaz gain beste kultura bateko artea ere ezagutzea ahalbidetzen du. Gainera, oso dibertigarri eta ikusgarria da. Hemen daukazue papiroflexia era erraz batean burutzeko bideo bat berriz ere eskerrik asko zuen arretagatik eta hurrengora arte:
No hay comentarios:
Publicar un comentario