Aspaldiko!!! Gaurko post honetan, arte hezkuntzan erabilgarria izango dugun materialez hitz egingo dizuet. Zenbakiekin adieraziko ditut material ezberdinen izenak eta haien definizioa eta material guztiak definitu ondoren, material horien argazkiak jarriko ditut zenbakituta, horrela, definizioa eta argazkia lotzeko gai izango zarete. Berriz ere eskerrik asko zuen arretagatik eta hemen daukazue agindutakoa:
1 Arkatza: Tresna hau gehien erabiliko duguna da. Arkatzari esker, irudikatzeko gai izango dira umeak. Oso erabilgarria da batez ere irudi artistikoak egiteko. 2 Kuterra: Tresna honekin kontu handia izan behar dugu. Umeek pertsona heldu baten laguntzaz bakarrik erabiliko dute eta kartoia ebakitzeko soilik. 3 Artaziak: Umeek erabiltzeko aproposak, hauekin, umeek psikomotrizitate fina landuko dute. Eskulanak egiteko aproposak dira, batez ere papera eta kartulina ebakitzeko. 4 Puntzoia: Haur hezkuntzan lehen hezkuntzan baino gehiago erabiltzen den arren, tresna aproposa da zenbait lan egiteko. Puntzoiaren funtzioa zuloak egitea da. 5 Barra kola: material eskolarra da, beraz, umeek askatasun osoz erabili dezakete inolako arriskurik gabe. Hala ere, kola mota hau papera itsasteko baino ez du balio. 6 Kola zuria: Material hau aproposa da kartoia eta zura itsasteko, baina oso desegokia da paperean erabiltzeko. 7 Zeloa: bi material ezberdin bateratzeko erabiliko dugu. Baita kola erabili ostean errefortzu bezala, kola ondo itsatsita dagoenean zeloa kenduko dugu. 8 Errotulagailuak: gure irudiei kolorea emateko erabilgarria. Errotulagailuak umeekin erabiltzen baditugu kartulina batean margotzeko eskatuko diegu, izan ere, errotulagailuek tuten tintak lohitu egiten baitu. 9 Zurezko margoak: oso aproposak irudi artistikoak koloreztatzeko. 10 Akuarelak: koloreztatzeko material honek uraren laguntza eskatzen du. 11 Argizariak: zenbait ariketa egiteko aproposak, hala ere, asko zikintzen dutenez ez dira egokiak egunero erabiltzeko. 12 Tenperak: eskulanak egingo ditugunean erabiliko dugu soilik. 13 Folio zuriak: Gehien erabiliko dugun materiala da. Bertan hainbat irudi ezberdin egingo ditugu. 14 Kartulinak: zenbait lan edo jarduera egiteko erabiliko ditugu. Baita eskulanak edo 3Dkok figurak egiteko. 15 Plastilina: umeek oso gustuko duten materiala da. Figura ezberdinak egiteko erabiliko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario