2011-10-11

Curriculuma


Kaixo berriz.
Gaur irakasleontzat oso garrantzitsua den zerbaitetaz hitz egingo dizuet. Umeak askeak izan behar dira beraiek nahi dutena adierazteko, baina batzuetan hori ez da posiblea. Izan ere, irakasleak kontutan hartu behar du Euskal Autonomi Erkidegoko Curriculuma. Dokumentu honetan, ondo zehaztuta daude ikasle bakoitzak ziklo edo etapa bukatzean menperatu behar dituen gaitasun, helburu eta edukiak. Hortaz, irudi librea aproposa da umeen irudimena lantzeko, baina, batzuetan beharrezkoa da ariketa gidatuak egitea Curriculumeko Arte hezkuntza atalean jartzen duenari erantzuteko.