Kaixo!!!! Artearen inguruan gauza asko ikusi dituzue nire blogean. Baina, kasu honetan, nik artearekiko izan dudan esperientzia pertsonala erakutsi nahi dizuet. Nire bizitzan zehar, artea eskolan baino ez dut landu, hala ere, oso gustuko dut irudiak eta eskulanak egitea. Honela izanda ere, ez dut inoiz eskolatik kanpo inolako ikastarorik edo prestaketa berezirik burutu eta eskolatik kanpo egin dudan guztia nire irudimenari esker sortua da.
Batzuetan, nire logela apaintzeko marrazki ezberdinak egiten ditut eta irudi edo marrazki horretaz aspertzen naizenean, berriak egiten ditut. Kontua da irudi eta eskulan libreen argazkirik ez dudala eta, beraz, ikastolan egindakoaz arituko naiz. Oinarriko hezkuntzan (HH, LH eta DBH) egin ditudan lan ezberdinen aurkezpena egingo dizuet; horretarako sortu dudan power point batez lagunduko naiz. Espero dut zuen gustukoa izatea. Ongi izan !!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario