Kaixo lagunok !!!!!
Gaurko sarrera honetan nire ustez oso interesgarria den jarduera bat planteatuko dut. Horretarako, bete nahi dugun helburua, zenbat denbora beharko dugun jarduera burutzeko eta beste zenbait gauza zehaztuko ditugu jarduera arrakastarekin burutu ahal izateko. Hona hemen nik prestatutako ariketa, espero dut zuentzat baliagarria izatea:
Denbora: 1 ordu
Lekua: arte gela
Taldekatzea: Bakarka
Baliabideak: folioak, margoak eta irakasleak jarriko duen musika
Ariketa hau burutzeko, beharrezkoa da ume guztiek folio txuri bat eta margoak prest izatea. Ondoren, irakasleak ariketa azalduko du. Gero, musika jarriko du eta umeek aditasuna jarri beharko dute abestian esaten dena irudikatu ahal izateko. Abestia nahi den bestetan jarriko dugu, horrela, umeek hobeto barneratuko dute geroago irudian adierazi beharko dutena. Azkenik umeek irudia egin beharko dute eta koloreztatu nahi duten koloreak erabiliz, horrela, umeei autonomia pixka bat emango diegu. Ariketa hau klase bukaeran irakasleak batu egingo ditu helburua bete den ikusteko.
Hemen uzten dizuete bi abesti ariketa hau egiteko baliagarriak direnak:
1 comentario:
Kaixo Leire!! Lehengoan esan nizun moduan, zure blogaren irakurle ohia naiz, izan ere, dakizun bezala nik ere Arte Hezkuntzaren inguruko blog bat idazten dut, eta oso material interesgarria jartzen duzula iruditzen zait.
Egin duzun sarrera hau oso aproposa ikusten dut ikasleen autonomia eta irudimena lantzeko eta horregatik nire blogean txertatzea pentsatu dut. Milesker eta hurren arte!
Publicar un comentario