2011-11-10

Kolore hotzak eta Kolore beroak

Kaixo berriz!!!! Gaurkoan ere koloreez hitz egingo dugu. Nire ustez, bai haur hezkuntzan eta bai lehen hezkuntzan koloreak oso garrantzitsuak dira. Honetaz gain, koloreek sentsazio ezberdinak transmititzen dituzte. Gaurko sarrera honetan, sentsazio ezberdinei buruz hitz egingo dugu eta horretarako, kolore hotzak eta kolore beroak zer diren azaltzeko ordua heldu delakoan nago.


K.Beroak         
          
K.hotzak
Kolore beroak eguzkia edo suarekin erlazionatuata daudenak dira. Kolore hauek bero sentsazioa ematen dute. 

GORRIA HORIA LARANJA

Kolore hotzak izotzarekin erlazionatuta daude. Kolore hauek ikusterakoan hotza sentitzen dugu eta tristura transmititzen dute.

ZURIA URDINA VERDEA



Taulan ikusten dugun bezala, kolore beroak gorria, horia eta laranja dira, aldiz, kolore hotzak zuria, verdea eta urdina. Gehienetan, irudietan, bi motatako koloreak erabiltzen dira, hala ere, umeekin kolore mota biak lantzeko irudi desberdinak egitea aholkatzen dizuet. Hurrengo sarrera batean kolore hotzak erabiliz sortutako artelanak jarriko dizkizuet. Ongi izan

No hay comentarios: