Kaixo lagunok!
Pasa den astean, Euskal Autonomi Erkidekoko curriculuma ikusi genuen. Gaur, zerbait praktikoagoa erakuzteko asmoa daukat. Batzuetan, zaila den arren, beharrezkoa da bi irakasgai ezberdin batzea. Hau da, bi irakasgai independente aldi berean lantzea. Kasu honetan, arte hezkuntzari IKTen erabilera aplikatuko diogu. Badaude interneten hainbat web orrialde ariketa eta jolas ezberdinekin umeentzat oso interesgarri eta dibertigarriak direnak. Nik, orrialde horietako bat aurkeztuko dizuet, bertan, eskulan desberdinak nola egin pausus pausu ikus dezakegu. Erabiltzeko oso erraza da:
Orrialdean sartzean, nahi dugun hizkuntza (gure kasuan euskara) aukeratu behar dugu. Ondoren, egin gure gustukoa den objektua aukeratu eta argibideak arretaz jarraitu.
Webgune honi ezker umeek arte hezkuntzarako gaitasunaz gain, teknologiarako gaitasuna ere gartzen eta lantzen dute.
Nik egin dut froga, orain zuen txanda da egin klik argazkian eta murgil zaitezte eskulanen munduan:
No hay comentarios:
Publicar un comentario