2011-09-20

Art Attack

Orain nire blogarekin zerikusi handia duen Disney Channel-eko programa zati bat jarriko dizuet; bideo honetan material ezberdinak erabiliz egin daitekeen eskulan bat nola egiten den azaltzen da:

Umeentzako abestia (Clean Up)

Hona hemen umeentzako aproposa den abesti bat. Abesti honen izenburua "Clean Up" da, beraz, arte hezkuntzako saio bat bukatzeko eta umeek materiala batzeko ezin hobea da. Abesti honi esker, umeek gogotsuago garbitu eta gordeko dute materiala.

Kolore beroak: Lehoinabarra

Nire blogarekin hasteko, kolore ezberdinak aztertuko ditugu; bi kolore mota daude: kolore hotzak eta kolore beroak. Umeek kontzeptu horiek barneratzeko, beharrezkoa da beraientzat erakargarriak diren irudi eta adibideak jartzea. Kasu honetan, kolore beroak aztertuko ditugu eta horretarako lehoinabarraren power point hau ezin hobea da. Power point honetan, kolore beroak baino ez dira agertzen. Espero dut zuen gustukoa izatea: